XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTEA: Aspaldikoa dirudi.

JOHN: Aspaldian elkar maite izan genuen.

(Etenaldia)

Oso maite ninduen, baina ez zen ondo irten, jokoan nenbilelako.

Ez ninduen onartzen bere ondoan mozkortuta nengoenean.

Eta ondo egiten zuen, demonioa!

GAZTEA: Eta ezin zinen ganoraz ibili hainbeste maite bazenuen?

JOHN: Ezinezkoa. Uztailaren lauan beti mozkortzen naiz.

GAZTEA: Cicatrizagatik?

JOHN: Cicatriz guztiengatik.

GAZTEA: Eta berak zer zioen horretaz?

JOHN: O, bai, berak bestela uste zuen.

Lanaren zintzotasunean sinesten zuen.

Beragatik balitz, supermerkatuan lan egingo nuen, kutxazain. Gutxieneko soldata.

GAZTEA: Eta?

JOHN : Alferrik zebilen.

Behin eta berriro aldegiten nuen, berriz itzultzeko.

GAZTEA: Zergatik?

JOHN: Ikusi dituzu Nevadako mustangoak? Mantsotu eta hainbat urtera, odola nahasten zaie eta mendira jotzen dute.

Menderaezinak dira, jaio eta herio.

Beti ihesi leku berri batera.

(Luzez geratu dira isilik.)

(JOHNek hurrupada sakonak hartzen ditu.)

(GAZTEAk gero eta tragoxkada txikiagoak egiten ditu)

Noizbait lezioa ikasi eta andrearengana itzuli nintzen, bere ondoan geratzekotan.

Ordurako, hilda zegoen. Aita lantxe.

(Etenaldia)